lunes, 2 de mayo de 2011

Etxebizitza konpartituak. Programa zehazten

Almike Apirilak 19

Almike


Aktualitateko adibideak

Apirila huntako amc aldizkarian agertu diren bi proiektuk Urdaibain lantzen ari giren kontzeptu eta programekin lotura dutene :



Bordeleko « Atelier provisoire » taldearen proiektu hontan, etxebizitzen flexibilitatea lantzen da. Bordeleko hiri elkargoak antolatutako ideia deiari erantzunez, etxebizitza era ireki eta aldakorragoan pentsatzeko sistema bat martxan jarri dute. Orain Egeris enpresarekin elkarlanean piezak produzitzeko asmoa dago, arkitektuek sistema honen laguntzaz etxebizitzak konposatzeko aukera ukan dezaten.
Ereñon eta Muruetan aztertutako sistemetan gurutzatu genituen preokupazioak ikus daitezke proiektu honetan : ze puntutaraino definitu behar den egitura, arkitektuentzat ze estimulazio, ze askatasun geldituko den, modulu minimoaren definizioa, modularitatea eta konbinaketak…




Almikeko proiektuaren kasurako, etxebizitza modulutan bereizi ta konbinatzeko erak interesatzen zaizkigu, ondotik zein partekatu eta zein ez erabaki beharko baitugu.
Pierre Bernard eta Leblanc-Venacque arkitektuen adinekoentzako egoitza-etxebizitza proiektua.
Arkitektuek paisagista talde batekin elkarlanean osatu duten proiektu hontan, ondoko eskolakoek landuko dituzten baratzak ezarri dituzte, adinekoen artean haurren presentzia segurtatu eta intergenerazionalitatea bermatzeko.
Bloke bakoitzaren kokapena ikuspuntuak aztertuz hautatu omen dute. Behe oinean hedatzen diren etxebizitzak dira orokorrean, eta kasu batzuetan lehen oinean gela bat gehitzen da, bi alturako egongelak sortuz.



Almike auzoaren azterketa eta lehen ideiak

Etxebizitza partekatuak Almiken

Bizitoki partekatuak

Almikeko landa-guneko baserri eta etxebizitetan, hamar bat pertsona soilik bizi da urte guztian, norbere bizitokietan sakabanaturik. Etxebizitza handi horiek bina pertsona aterpetzen dute gehienez. Baserriaren funtzioa berrikusi behar den bezala, bertan bizi direnen egoeraz ere hausnartu beharra dugu egun.

Adinekoen zaintzaren egoera: eredu berri baten beharra

“Populazio zahartua gara, ez dago belaunaldi erreleborik; 30 urte barru 65 urtetik gorakoak populazioaren %30 izango dira.” Argi dauka Maria Silvestre, Eusko jaurlaritzako emakundeko zuzendariak, Larrun, Argia aldizkariaren eranskinaren 147.zkian adinekoen zaintzari buruz bildutako mahai-inguruan.

(http://www.argia.com/argia-astekaria/2250/adinekoen-zaintza)

Ainhoa Arrillaga, Maria Rosario Arrizabalaga eta Maria Silvestre hizlarien lekukotasunek bat egiten dute garai bateko zaintza katea hautsi dela esateko. Emakumeak lan merkatuan sartzearen ondorioz, etxeko zaintza ezin da garai batean bezala segurtatu. “Gure gizartean, lan produktiboa da ardatza eta horren inguruan mugitzen da dena.“ Ondorioz, etxeko zaintzaileen lana oso gaizki ordaindutako lana da eta batere onarpenik gabea: familiako batek lana utzi behar duenean senitartekoa zaintzeko, adinekoarekin hogeita lau orduko harremanak tentsio eta frustrazio egoerak sortzen ditu maiz. Zaintzarako pertsona bat kontratatzeko berriz, arazo ekonomiko eta laguntza sistemaren desegokitasuna nabarmentzen dira artikuluan.
Beste alde batetik, zalantzan jarri behar genituzken pentsaera batzuek  azpimarratzen dizkigute:
-          Erauzi beharreko lehen ideia, adineko menpekoak etxean hobeto daudela pentsatzea da, eta gainera, etxetik ateratzen baditugu, ia-ia delitua egin dugula: hori umea haurtzaindegian uzten duen amaren harra bezala da;  orain onartua dugu.
-          Pentsatzen dugu dependetzia oso txikiak garenean edo oso zaharrak garenean bizi dugula, baina argi utzi behar da guztiok garela menpeko, era batera edo bestera ez gara pertsona autonomoak.
-          Familiaren terminoa zabaldu egin behar dugu, familiak hemendik aurrera ez dira izango orain arte izan diren bezalakoak.

Hizlari hauen arabera, eraiki behar den orekarako ereduak arlo publikoa, etxekoa, eta sare sozialak integratu beharko ditu.

Gure iritziz, adinekoek ez dute gizartearentzako arazo izan behar, gizartearen parte baizik. Dirulaguntza gehiago lortu eta egoitzen kalitatea hobetzea baino gehiago, gaur egun gizartean adinekoek duten lekua berplanteatu behar dugu, kate berri bat martxan jartzeko.

Proposatzen dugun eredua: etxebizitza partekatuak

Bizitoki intergenerazionala: elkar laguntza eta zerbitzu profesionala eskainiko duen eredua, espazio konpartituetan zerbitzu eta aktibitateak bilduko dituena.

NAGUSILAN Adin nagusikoen giza boluntariotza




Mila bolondresetik gorako erakunde hau interesgarria iduritu zaigu adinekoek adinekoentzako martxan jarritako proiektu alternatibo gisa. Bermeon ekimen honetan lau pertsonak parte hartzen dute. Nahiz ez kopuru haundian garatua izan, gure proiektuaren ingurunean gai hau garrantzitsua dela erakusten digu horrek. 
Nagusilan gobernuz kanpoko erakunde bat da, asistentzia edo zaintzan oinarritua. “Zahartze aktiboaren” ideia garatuz, bakarrik edo abandonatuak dauden adinekoak akonpañatu, animatu eta kontsolatu nahi dituzten bolondresek osatzen dute. Etxean dauden adinekoak bisitatzeaz gain, egoizetan aktibitateak antolatzen dituzte.


Gaur egungo eredua: zaharretxea, gogoeta eta kritika

Adinekoen egoitzetako zaintzak, bi mailako zatiketa eragiten du. Zaharretxetan sartzearekin bakarrik nolabait gizartetik banantzen ditugu gure senitartekoak. Horrez gain, zaharretxe askotan dependentzia maila ezberdinaren araberako banaketa egin ohi da.
Belaunaldi berekoen arteko elkar laguntzaren onuren lekukotza bat ematen digu aipatu berri dugun Nagusilan elkarteak. Horri belaunaldien arteko elkarbizitza eta harremanek dakarten aberastasuna erantsi nahi genioke gure proiektuan, etxebizitza intergenerazionalaren bitartez. (Garai batean baserrietan gertatu ohi zen bezala)

“Inon ez gaudela etxean baino hobeto”,  gorago aipaturiko ideiaz gain, zaharretxeen hospitale izaerak eztu batere laguntzen. Honelako egoitzetara beharturik eraman behar izaten ditugu senitartekoak kasu askotan (etxetik leku arrotz batera).
Egoera desatsegin eta aldaketa bortitz hori ekiditeko gure proiektuan saihestu beharko dugu bakoitza bere bizitoki berrian arrotz sentitzea, eta hor bizitzea hautua izan beharrean inposatua izatea. Gisa berean, babes eta segurtasun sentimenduak garrantzitsuak izan arren, bakarrik moldatzeko askatasuna dutela transmititu beharko zaie, eta nahi duten heinean besteekin harremanetan egoteko aukera.

Adinekoen belaunaldi berri baten aurrean aurkitzen gara, eta hari zuzendu nahi gatzaizkio. Nahiz gaur egun laurogei urtetik gora duen jendeak etxean zahartzeari garrantzia haundia eman, hurrengo belaunaldietan, garai bateko eskema berriz ezin dela errepikatu ikusiz, arazo hori modu ezberdinean ikusten dutenak ere badaude. Adibidez, gaur arte familiak betetzen zuen papera komunitate ezberdin baten arteko elkarbizitzaren bidez lortzeko prest daudenak.

Sharing tower. Vicente Guallart. Soziopolis, Valencia (proiektua)

Etxebizitza tipologia ezberdinak eta espazio pribatu eta konpartituak harremanetan jartzen dituen proiektua da.

martes, 15 de marzo de 2011