lunes, 20 de diciembre de 2010

miércoles, 24 de noviembre de 2010

Programaren lehen irakurketa_azaroak 24_1

              Atzoko kurtsoan programaren helduleku berria aurkeztu aurretik proiektuaren nortasuna marrazten hasiak ginen eskema honen bidez. Puntu batzuek erreferentziaz sakondu ditugu, eta gerorako ideia gisa hor gelditzen dira.
             Orain Muruetara itzultzea dugu helburu, guneari helduleku edo txispa harrapatzera, gero garatu ahal izateko.


Bioteknologia unibertsitatea_Azaroak 24_2

Link-a jarraitzeko klikatu argazkian.

Programa hipotesia_Azaroak 24_3

             Programa hipotesia baten bidez ikus dezakegu eskolaren karakteristiken arabera espazio bakoitzaren erabilera  eta publikotasun graduak aldatzen direla.

Arkitektura mugikorraz_Azaroak 24_4

Mugikortasunaren inguruko analisia ikusteko argazkietako linka jarraitu. Egin argazki bakoitzean klik!








Iraunkortasuna. Solar Decathlon_Azaroak 24_5

Iraunkortasuna, bio-eraikuntza, eta hauekin batera energia berriztagarrien erabilera, CO2aren murrizketa, inguruan inguruko materialen sustapena etab. kezkatzen gaituzten gaiak dira.
Garaiak aldatuz doazen neurrian, ikasketa-sistemak aldatuz doazen neurrian, arkitektura eta eraikuntza aldatuz doazen neurrian unibertsitateak momentuoro trantsizioan egon behar duela ohartzen gara; etengabeko trantsizio hau beharrezkoa da aldaketa horietara egokitu ahal izateko, garai berrien beharretara ikasleak prestatu ahal izateko (ez da kauslitate hutsa eraikuntza alorrean gai honetan espezializatutako bi irakasle berri izatea).
Egokitze prozesu honetan unibertsitate guztiek lanean ari dira, beraz, baina ez da gaurko gauza. Urteak dihardute horretan. Horren adibide da Estatu Batuetan duela zortzi urtetatik martxan dagoen lehiaketa: Solar Decathlon. Eraikin iraunkorren inguruuko lehiaketa da hau, mundu osoko unibertsitateei zuzendua. Estatu Batuetan lau aldiz ospatu dute jadanik (2002, 2005, 2007 eta 2009an) eta iaz lehendabiziko aldiz Madrilen antolatu zuten.




Zer da Solar Decathlon?

Estatu Batuetako Gobernuko Energia Departamentuak antolatzen du lehiaketa hau eta mundu osoko unibertsitateei zuzendua da. Parteartzaileek energia aldetik autosufizienteak diren eta Eguzki energiarekin soilik funtzionatzen duten etxebizitzak diseinatu eta eraiki behar dituzte.

Pentsatze, proiektatze eta eraikitze prozesu guztian zehar Internet sarean proiektuaren jarraipena ematea eta komunikabideetan jakitera ematea ere baloratzen dira.

Lehiaketako azken zatian parteartzaileek beren eraikina lehiaketa gunera (Villa Solar-era) eraman beharko dute eta bertan lehiaketarako prest egoteko guztia martxan jarri. Eraikin bakoitzak 10 proba desberdin gainditu beharko ditu.

Beraz, mugikortasuna ere kontutan hartu beharrekoa da.


Zeintzuk dira bere helburuak?

Solar Decathlon-ek lau helburu nagusi ditu:

1.- KONTZIENTZIATU
2.- SUSTATU
3.- SENTSIBILIZATU
4.- FROGATU

“Solar Decathlon tiene cuatro propósitos fundamentales:

1. Concienciar
Concienciar al público general sobre las energías renovables, la eficiencia
energética y las tecnologías disponibles para ayudarles a reducir su
consumo. Solar Decathlon está abierto al público y funciona como un
laboratorio en directo donde los visitantes pueden ver estas tecnologías
en acción. El evento pretende sensibilizar a la sociedad sobre la
necesidad de un uso responsable de la energía.
2. Fomentar
Fomentar que las tecnologías solares se extiendan más rápidamente en
el mercado, aprovechando el interés de los estudiantes en la búsqueda,
el desarrollo de las tecnologías de eficiencia energética y la producción de
energía, todo ello integrado en viviendas arquitectónicamente atractivas.
3. Sensibilizar
Sensibilizar a los estudiantes que participan sobre las múltiples ventajas
y posibilidades del uso de energías renovables y de construcciones
eficientes energéticamente, desafiándolos a pensar de forma diferente en
la energía y en cómo ésta afecta a nuestra vida cotidiana.
4. Demostrar
Demostrar de forma palpable que se pueden construir casas,
perfectamente habitables y económicas, sin que la eficiencia energética
suponga menoscabo alguno de las prestaciones de la vivienda, ni de su confort.”

Solar Decathlon-eko proiektu batzuk:



miércoles, 10 de noviembre de 2010

1. ARIKETAREN EMATEA

Altxaeren haserako aurkezpena lehenago emanda dugunez, orain gainontzeko garapena helaraziko dugu, irisgarritasun proposamen batetik hasi eta amaierako emaitzeraino.

PANELA

A1-ean ideia ez denez erabat garbi ulertzen eta osaketa falta duenez plano guztiak banan bana emango ditugu.

IRISGARRITASUN PROPOSAMEN OROKORRA


IRISGARRITASUN PROPOSAMENA LAIDAN



PROIEKTURAKO IDEIA

Urdaibaiko ibilbidean Laidako geldilekua. Laidan eskaintza desberdinak (taberna, denda, igerleua...). Ibilbidea zatitu egiten da. Ibilbide nagusi batetik 2. mailako ibilbideak irteten dira, funtzioetara bideratuz. Guztia linealki banaturik, ardatz nagusi bat jarraituz; ibilbideak, tirak bihurtuz.Tira hauek banatu eta elkartu egiten dira.
 Alboko bi tiren artean harreman desberdinak: ikusi, ez ikusi; ikusi baina ezin pasa, salto baten bidez pasa; Tiren arteko banaketa hormen bidez egiten da: horma altuak, bajuak, eserleku bihurtzen direnak, lurreko marka bilakatzen direnak.
 Kota jeitsiera bidez uretara hurbiltzen gara, ibilbideek uretara garamatzate. Ura ukitu, hankak busti, gerriraino sartu, buruz bota.


FUNTZIOAK ETA MUGIMENDUAK

Funtzioek mugimendu desberdinak sortzen dituzte. Mugimendu hauek ibilbide bilakatzea izan da gure helburua.



PROZESUA

Irudikatzeak nolabaiteko proozesu bat izan duenez pausoz pauso azaldu dugu harturiko erabakiak ulertu ahal izateko.



OINA ETA GERUZEN SINTETIZAZIOA

Gure proiektuan tira ugari ditugu. Baina tira hauek geruza desberdinetan sintetizatuz, 5 geruza nagusi bereizten ditugu: (koten erreferentzitzat errepidea hartu dugu 0 kota gisa).
                                               1.- Errepidea: 0 kota.
                                               2.- Gernikatik eta Lagatik datozen ibilbideak: 0 kota.
                                               3.- Geruza nagusia, goiko ibilbidea: +0,6.
                                               4.- Beheko ibilbidea: -2,8.
                                               5.- Piraguak: -3,1.
Hauetaz gain Begetazio geruza eta ur geruza ditugu.

Geruzen ideia honi indarra emateko geruza bakoitzari material desberdin bat eman diogu. Honekin haseran eginiko analisira bueltatzen gara.



HORMA SISTEMA

Hormak eraikuntza sistema izateaz gain egoera desberdinak sortzeko erabili ditugu, bi tiren aerteko hormak edo lerro batek eman diezazkiguken aukera anitzez baliatuz.

Horrela horma hauen bidez gure ideiaren irudia gauzatu nahi izan dugu eta eskalaz haunditzen goazen heinean horma (=lerro) gehiago agertzen zaizkigu.


OINAK

Kota aldaketak ditugunez altuera ezberdinetara ditugu funtzioak eta espazio publikoa ere, hau da, egoteko, Eguzkia hartzeko etab.-erako guneak ere kota ezberdinetan banaturik ditugu, hauek ere uretara hurbilarazten gaituztelarik.

Igerilekua: Ibilbideek uretarantz garamatzate. 2 igerileku desberdin proposatu ditugu, bata irekia eta bestea estalia. Biak ur naturalareki erabili ahalko badira ere, igerileku estalia ur artifizialarekin betetzeko aukera ikusten dugu, hau da, itxi.ireki sistema baten bidez nahi dugunean urari sartzen uzteko edo ez uzteko aukera. Era honetan, ura kontrolatu egingo dugu, beste igerilekuan gertatzen ez den bezla, eta nahi izanezkero ur beroz bete eta beroa mantentzeko aukera izango genuke (neguan batez ere).
Igerileku irekian, berriz, uraren sarrera eta irteera kontrolatuko ez badugu ere (marren arabera aldatuko da), igerilekuaren barnean maila desberdinak desberdindu ditugu.

Funtzioen ditsibuzioetan ere ibilbideen eta tiren ideia aplikatzen saiatu gara, linealki distribuituz. Ideia hori bukaeraraino eramanez sarrera irteerak nondik egin, leku bakoitzean zein ate ipini, zirkulazioak nolakoak izango diren etab. kontutan izan ditugu.  Helburua ibilbide lineal hauek ahalik eta gutxien oztopatzea izan da.

FUNTZIOAK



EBAKETAK ETA KROKISAK

Ebaketa eta krokis hauen bidez tiren arteko erlazioak, argiztapena, bistak eta eraikuntza sistema plasmatzen saiatu gara.



ALTXAERAK

Haserako analisian paisaiaren altxaeren inguruan jardun ginen.Altxaerak zein ebaketak geruzetan sintetizatu genituen, ulerpen errazago bat izateko eta paisaia faktore ezberdinen arabera nola aldatzen zen aztertu genuen. Gure proiektuan ere hau aplikatzen saiatu gara: oina, altxaerak eta ebaketak geruzetan sintetizatzean altueraren eta zabaleraren arteko harremanaz ohartu ahal gara.

Altxaerei dagikienez, kanping-etik iristen garenean bi estalkik sarrera markatzen digute.

Txatxarramenditik berriz, altxaera erabat horizontala da, inongo nabarmentze bertikalik gabe eta horma bertkalen formek eta tira horizontalen ertzek mugatzen dute, altxaeran ere tirak bananduz.


MAKETA













lunes, 18 de octubre de 2010

Alday y Jover

Iazko ikasturtean Iñaki Alday eta Margarita Jover arkitekto bikoteak Bartzelonan emaniko hitzaldi batean izateko aukera izan nuen. Aldayjover ARQUITECTOS S.L. arkitektura estudioak 14 urtez dihardu mundu profesionalean lanean. 14 urte hauetan hainbat eta hainbat proiektutan aritu da, bai etxebizitzen arloan, bai hirigintzako ordenazioetan, bai ekipamendu, espazio publiko, eta paisaiarekin erlazionaturiko proiektuetan eta baita mueble ta diseinuaren inguruan ere.

Arkitekto taldearen proiekturik ezagunena, beharbada, edo entzutetsuena bederen, Zaragozako Expoko Uraren Parkea da.

Bere hitzaldian paisaiarekin erlazionaturik dauden proiektu askotan urarekin duen tratua ikusi genuen, naturari eta naturaren indarrei ematen dien garantzia eta indarra. Hau beren proiektu askoren abiapuntu izaten da. Zaragozano parkearen kasuan honako hau esaten dute: “(…)dejo que el suelo exprese sus cualidades: al contrario que la arquitectura el paisaje no se dibuja, expresa la historia de un territorio y de la relación que sus habitantes mantienen con el, y es reflejo de las fuerzas del río y de las avenidas.”

Azalduriko proiektuen artean arreta berezia sortu zidana Zuerako Zezen Plazaren eta Gallego errekaren berreskurapen lanaren proiektua izan zen. Proeiktu honetan ere arkitekto taldeak beste arazo askoren artean uholdeen arazoei aurre egiteko erronka zuen.




Espazio publikoa eta zezen plaza eraikitzeaz gain, proiektuak beste hainbat aspektu hartzen ditu kontutan: aspektu hidraulikoak (uraren kalitatea, alde zahararen babesa, ur emariaren hobetzea), ekologikoak (errekaren garbiketa, ibilbide berdearen berreskurapena) eta hirigintza ordenaziokoak (kale eta plaza berriak, errakaren gehiketa hiri egiturako elementu gisa).

Harrigarriena da, uraren indarren aurka aritu beharrean, baldintza hauek bere proiektuan onartu eta horiekin jolasten duela. Izan ere, urak gainezka egiten dutenean proiektuko hainbat elementu uraren azpian geratzen dira, hala nola zezen plaza.


Gure Urdaibaiko proiektuarekin erlazionaturik oso interesgarriak iruditzen zaizkit arkitekto talde honek eginiko azterketak eta eskuartzeak.

Azken batean zezen plazaren kasuan, urteko sasoi batean hau pistina natural bilakatzen da.


jueves, 14 de octubre de 2010

URDAIBAIKO ALTXAEREN AZTERKETA


Gure proiekturako abiapuntu izango den lan honetan Urdaibaiko altxaerak aztertzen aritu gara.
Izan ere, erliebe honetako berezitasunetako bat sortzen diren altxaera anitzak dira, uraruntz begira agertzen diren aurpegi anitzak. Altxaera hauen artean, berriz, lotura ezberdinak sortzen dira. Guk lotura bisualak landu ditugu, alde batetik besterako ikuspegiak.
HELBURUAK
Azterketa honekin lortu nahi duguna, alde batetik, ikuspegi hauek nola aldatzen diren ikustea da; eta bestetik, paisaian zer nabarmentzen den ikustea, zein den naturaren presentzia eta zein gizakiarena. Honek ondoren, gure proiektuekin lanean hastean, gure interbentzioak paisaian nola eragingo duen aurreikusteko balioko digu.
            SINTETIZAZIOA
Argazki panoramikoetan oinarritu gara, eta altxaera ezberdinek aurkezten dituzten faktore amankomun eta esanguratsuenak hartu eta geruza bilakatu ditugu (ura, hondarra…). Hau da, paisaiaren eskematizazio bat egin dugu paisaia ulertzeko, interpretatzeko eta altxaera ezberdinen arteko konparaketa bat egiteko. Sintetizazio honen bidez ikusi daiteke nola geruza gehienak maila batean kontzentratzen diren eta zentzu horizontala errespetatzen duten, askotan mendiaren eta itsasoaren arteko lotura bat eginez.
            FAKTORE ALDAKORRAK
Paisaiak beraien artean parekagarriak izan daitezen, karakteristika berekoak hartu ditugu, elementu beraren pertzepzioa arras ezberdina izan baitaiteke faktore jakin batzuen arabera; unea, (aroa, eguraldia, argitasuna...) ikuslearen kokapena...
Faktore horiek kontutan hartzekoak iduritzen zaizkigu paisaiak hain garrantzia haundia duen inguru honetan, marearen gorabeherek edo aurretik aurkeztutako edozein faktorek eragin haundia ukan baitezakete ikusten dugun horretan. Faktore guzi horietan bi sakondu nahi izan ditugu, kokapena, eta urak sortzen dituen jokoak.
            Kokapena
Ikuspegi bat ez da irudi iraunkor edo mugiezin bat. SAKONTASUNA eta BIZIA du. Puntu zehatz batean inguruko elementuen proiektzio bat denez, ikuspuntua aldatzea nahikoa da altxaera aldatzeko: goiko pdf-ean ikusgai dituzue hurbiltasun edo altuera ttiki batzuek ukan dezaketen eragina ikuspegian: lehen planoak hartzen duen garrantzia, proportzioen aldaketak edo aurreko eta atzeko planoen arteko artikulazio ezberdinak.
            Ikuspuntuaren altuera
Laidara egin genuen bisitan ikusi genuenez altuera aldaketa txiki bat nahikoa zen gure ikuspegia erabat aldatzeko.
Adibidez, Laidan hondarretan kokatzen ginenean Mundakarantz begira, duna bakarrik ikusten genuen eta honek Mundaka erabat desagertarazten zigun. Paseoaren mailara igotzen ginenean, berriz, Mundaka dunaren gainean agertzen zitzaigun eta benetan zirudien dunaren gaienan kokatuta zegoela. Azkenik, txiringitoaren gaineko terrazatik Mundaka bere osotasunean ikusi ahal genuen, eta Laida hondartza agertzen zitzaigun dunaren eta herriaren artean.
Honekin ikusten dugu metro gutxi batzuren mugimenduarekin gure ikuspegia zenbat aldatzen den, eta aurreko planoaren eta atzeko planoaren artean zein joko sortzen den.
            ura: islada

Egindako sintetizazioan ura faktore aldakor bat bezala aurkezten zaigu, argiztapenaren arabera aldatu egiten dena. Isladak ez du mugarik eskalari dagokionez, gizon bat, zerua edota herri bat ikusi dezakegu uretan, baina aipatu bezala, islada argiztapenaren menpe dago, horregatik, ez da berdina egunez edo gauez. Gauetan geruza batzuk beste batzuk baino nabariagoak dira, gizakiaren interbentzioa adibidez (uretan azaltzen diren argi artifizialak).
            HAUSNARKETA
Egin dugun azterketaren ondotik proiektuari begira, bi gauzetaz ohartzen gara:
Gure proiektutik kanpora begiratzerakoan, paisaiaren aldakortasuna, sakontasuna eta bizia kontutan hartu, eta beraiekin josta daiteke.
Altxaerak aztertzeko erabili dugun metodoa gure eskuhartzeak paisaietan ukanen duen eragina aztertzeko erabilgarria izango zaigu, paisaietako proportzio eta geruzen harteko erritmoak aldatzea edo errespetatzea hautu justifikatu eta kontziente bat izan dadin.

jueves, 30 de septiembre de 2010

PAISAIA IDEIA GISA: proiektuak eta proiekzioak/1960-1980
Gela batean barneratzean, lau horma zuriren artean, egurrezko makiltxoak lurrean barreiaturik aurkitu genituen, lerro luze lodi bat osatuz gela zeharkatzen zuena. Horman zintzilik marko zuriko kuadro bat, paper zuriaren gainean letra beltzeko testu bat zuena. 




Richard Long Britainiarra (1945) da artelan honen egilea, Britainia Handian Land Art artista ezagunenetakoa. Harri, makil, egur eta beste osagai batzuez baliatuz forma geometriko sinpleak osatzen ditu paisaian. Ondoren argazkigintzaren bitartez gehienetan, baina baita mapa bidez ere edota testu lanekin, azaldu izan ditu bere obrak, kasu bakoitzean erarik egokiena zein den aztertu ondoren .




Bere biografian arakatzen hasita ibiltze ekintza agertzen zaigu. Ibiltzea bere buruarekin neurtzeko modu bat omen da, natura bere urratsez neurtzeko eta paisaia bakoitzean bere magnitudearen bidez espazioa neurtzeko. Ez omen du eraldaketak egiteko edo paisaia aldatzeko ideia, bere aztarna uztea besterik ez omen da bere lanen xedea. Honela dio artistak bere web orrian:
“Each walk realised a particular idea. Thus walking –as art- provided an ideal means form to explore relationships between time, distance, geography and measurement.”

Hitz potoloak aipatzen ditu; natura eta neurriak, paisaia eta espazioa…Ez dira kontzeptu errazak elkarrekin lotzeko. Baina denboran atzera eginez gero ez al zituzten trikuharriak gorpuak ehorzteko erabiltzen? Eta aldi berean ez al zuten hauek naturan kokatzeko balio? Edo mendira goazenean ez al gara harriz osaturiko menditxoez baliatzen bide egokia zein den adierazteko?

Aipaturiko hauek ere paisaian ipiniriko monumentuak kontsidera daitezke, naturaren mugagabetasuna txikitzen laguntzen digutenak.




domingo, 26 de septiembre de 2010




DATORREN IKASTURTERAKO HELBURUAK

Joan diren hiru urte hauetan arkitekturaren munduan barneratzen joan gara poliki poliki, arkitektura etxegintzarekin lotzetik, mundu oso zabala aurkitzeraino (eta seguruenik bizitza guztia jardungo dugu mundu hau gero eta zabalago egiten).
Bide horretan proiektuaren garapenerako beharrezko diren tresnak menperatzen ikasten ari gara, eman beharreko pausuak zein diren ikasten, zeintzuk lehenak eta zeintzuk hauei jarraitzen dietenak.
Hori horrela, lehen hiru urte hauetako garapen prozesua horrela ikusten dut:

-         Lehen urtea: Lehenengo ideien sortzea; abstraktuak eta ez hain abstraktuak.
-         Bigarren urtea: Lehen ideia hauei gorpuzkera ematea, forma zehatzagoak lortuz.
-         Hirugarren urtea: Proiektu batean eragiten duten hainbat faktoreren azterketa. Hasierako ideietatik bukaerako emaitzarainoko bidea egitea.

Beraz, laugarren urte honetan, behin egin beharreko bidea nolakoa den ikusita, osaketa lan sakona beharrezkoa ikusten dut, bide horretan geratzen diren aspektu askoren ikerketa eta sakontzea.


Eta aspektu horietako bat da, hain zuzen ere, paisaiarena, naturarekiko loturarena, giza aktibitatea naturarekin harremanetan jartzean sor dezakeen inpaktuarena.
Eskeini zaigun eszenatoki erakargarriak horretarako aukera emango digulakoan nago.