Iazko ikasturtean Iñaki Alday eta Margarita Jover arkitekto bikoteak Bartzelonan emaniko hitzaldi batean izateko aukera izan nuen. Aldayjover ARQUITECTOS S.L. arkitektura estudioak 14 urtez dihardu mundu profesionalean lanean. 14 urte hauetan hainbat eta hainbat proiektutan aritu da, bai etxebizitzen arloan, bai hirigintzako ordenazioetan, bai ekipamendu, espazio publiko, eta paisaiarekin erlazionaturiko proiektuetan eta baita mueble ta diseinuaren inguruan ere.
Arkitekto taldearen proiekturik ezagunena, beharbada, edo entzutetsuena bederen, Zaragozako Expoko Uraren Parkea da.
Bere hitzaldian paisaiarekin erlazionaturik dauden proiektu askotan urarekin duen tratua ikusi genuen, naturari eta naturaren indarrei ematen dien garantzia eta indarra. Hau beren proiektu askoren abiapuntu izaten da. Zaragozano parkearen kasuan honako hau esaten dute: “(…)dejo que el suelo exprese sus cualidades: al contrario que la arquitectura el paisaje no se dibuja, expresa la historia de un territorio y de la relación que sus habitantes mantienen con el, y es reflejo de las fuerzas del río y de las avenidas.”
Azalduriko proiektuen artean arreta berezia sortu zidana Zuerako Zezen Plazaren eta Gallego errekaren berreskurapen lanaren proiektua izan zen. Proeiktu honetan ere arkitekto taldeak beste arazo askoren artean uholdeen arazoei aurre egiteko erronka zuen.
Espazio publikoa eta zezen plaza eraikitzeaz gain, proiektuak beste hainbat aspektu hartzen ditu kontutan: aspektu hidraulikoak (uraren kalitatea, alde zahararen babesa, ur emariaren hobetzea), ekologikoak (errekaren garbiketa, ibilbide berdearen berreskurapena) eta hirigintza ordenaziokoak (kale eta plaza berriak, errakaren gehiketa hiri egiturako elementu gisa).
Harrigarriena da, uraren indarren aurka aritu beharrean, baldintza hauek bere proiektuan onartu eta horiekin jolasten duela. Izan ere, urak gainezka egiten dutenean proiektuko hainbat elementu uraren azpian geratzen dira, hala nola zezen plaza.
Gure Urdaibaiko proiektuarekin erlazionaturik oso interesgarriak iruditzen zaizkit arkitekto talde honek eginiko azterketak eta eskuartzeak.
Azken batean zezen plazaren kasuan, urteko sasoi batean hau pistina natural bilakatzen da.